Yemenek itsas blokeoa ezarri dio Saudi Arabiari, eta hau Trumpekin akordio batera ailegatu da uranio erreserbak areagotzeko

  • Yemenek garraio enpresei ohartarazi die, Saudi Arabiako portuak erabiltzen badituzte, euren petroliontziak erasotuak izateko arriskuan daudela. Saudi Arabiaren eta AEBen arteko akordioak 30 urte iraunen duela aurreikusten da, eta baliagarria izanen da erreinuaren programa nuklear zibilerako.


2026ko uztailaren 22an - 11:41
Azken eguneraketa: 16:17
AEBetako presidentea Saudi Arabiako printze oinordekoari eskua ematen, Etxe Zurian, azaroan. Al Jazeera
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ormuzko itsasartean urak ez daude bare, eta egoera AEBen eta Iranen arteko su etena sinatu aurretikoaren parekoa da berriz ere. Iranek blokeatuta dauka itsasartea, eta AEBen babesean bertatik igarotzen saiatu diren hainbat itsasontziri egin die eraso azken orduetan. Gauzak horrela, petroliontziak Saudi Arabiako mendebaldean dagoen Bab al-Mandeb itsasartea gurutzatzen aritu dira orain arte, munduko merkatuetara ateratzeko.  

Tentsioak, ordea, goiti egin du aste honetan, Yemengo huthiek jakinarazi baitute itsas blokeoa ezarriko diotela Saudi Arabiari, eta Bab al-Mandeb itsasarteko trafikoa geldiaraziko dutela. Itsasontzi konpainiei ohartarazi diete, Saudi Arabiako portuak erabiltzen badituzte, euren petroliontziak erasotuak izateko arriskuan daudela. 

Ekialde-Mendebalde oliobidea, Petroline izenez ezaguna. Moon of Alabama
Ekialde-Mendebalde oliobidea, Petroline izenez ezaguna. Moon of Alabama

Arabia Saudiri Itsaso Gorrian goiti egitea bakarrik gelditzen zaio. Baina gaur egun erabiltzen diren ontzi erraldoiek ezin dute Suezko kanala gurutzatu, handiegiak direlako. Beraz, Saudi Arabiako petrolioak munduko merkatuetara egiten duen ekarpena eguneko bost milioi upel ingurutik bat edo bira jaitsiko da.

Akordioa Trumpekin

Hala ere, Saudi Arabiako agintariak Donald Trumpekin akordio batera ailegatu dira astearte honetan, bere programa zibil nuklearrerako uranio erreserbak aberasteko. The New York Times egunkariak jaso duenez, Saudi Arabiarekin akordioa asteazkenean sinatzeko eta formalki iragartzeko asmoa du Etxe Zuriak.

Hitzarmenak 30 urteko iraupena izanen duela aurreikusten da, eta AEBetako enpresek ere programa garatzen parte hartzea espero da. Xehetasun guztiak Kongresuan iragarriko dituzte laster, baina baliteke AEBetako parlamentari guztiek ez babestea. Egunkariaren arabera, batzuk plan horren aurka azaldu dira, erresumak proiektua etorkizunean arma nuklearrak garatzeko erabili ahal izanen duen beldurrez.


Nazioartea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...