Yemenek Bab al-Maneb itsasartea blokeatu dio Saudi Arabiari, petrolioaren krisia areagotuz

  • Saudi Arabia Persiar golkoko petrolio esportazioak Itsaso Gorrira desbideratzen ari da, Ekialde-Mendebalde oliobidearen bidez. Handik Bab al-Mandeb itsasartea gurutzatzen dute Saudi Arabiako petroliontziek, munduko merkatuetara Ormuz itsasartetik pasa gabe ateratzeko.


2026ko uztailaren 21ean - 12:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ormuzko itsasartean urak ez daude bare, eta egoera AEBen eta Iranen arteko su etena sinatu aurretikoaren parekoa da berriz ere. Teheranek blokeatuta dauka itsasartea, eta AEBen babesean bertatik igarotzen saiatu diren hainbat itsasontzi eraso ditu azken orduetan. AEBek, berriz, itsas blokeoa ezarri dute bertze behin Irango portuetan.

Bake garaian, petrolio gordinaren eta gas naturalaren munduko salerosketa osoaren bortzena inguru igarotzen zen itsasarte horretatik. Hortaz, Ekialde Hurbilean gerra hasi zenean, Saudi Arabiak berehala erreakzionatu zuen, gerrak herrialdeko ekonomiari eragindako kaltea saihesteko xedez. Ekialde-Mendebalde oliobidearen bidez, Persiar golkoko petrolio esportazioak Itsaso Gorrira desbideratzen ari da, Ormuztik pasa beharrik ez izateko. Petroline izenez ezaguna den oliobidea Itsaso Gorriko Yanbu porturaino ailegatzen da, eta handik Bab al-Mandeb itsasartea gurutzatzen dute Saudi Arabiako petroliontziek, munduko merkatuetara ateratzeko. 

Ekialde-Mendebalde oliobidea, Petroline izenez ezaguna. Moon of Alabama

Tentsioak, ordea, goiti egin du astelehenean. Yemengo huthiek jakinarazi dute itsas blokeoa ezarriko diotela Saudi Arabiari. Hamaika urtez eduki dute hauek Yemen blokeopean. Yemenek Bab al-Mandeb itsasarteko trafikoa geldiarazita, Arabia Saudiri Itsaso Gorrian goiti egitea bakarrik gelditzen zaio. Baina gaur egun erabiltzen diren ontzi erraldoiek ezin dute Suezko kanala gurutzatu, handiegiak direlako. Beraz, Saudi Arabiako petrolioak munduko merkatuetara egiten duen ekarpena eguneko 5 milioi upel ingurutik bat edo bira jaitsiko da.

Petrolioa, gero eta garestiago

Bitartean, merkatu globaletan petrolioaren eskariak eskuragarri dauden hornidurak gainditzen jarraitzen du, eta erreserbak maila minimoetan daude. Larritasun horren ondorioz, petrolioaren prezioek goiti egin dute azken asteetan.

Astearte honetan, adibidez, AEBetako gasolina erregularraren prezioa, bataz bertze, galoi bakoitzeko 4 dolarrera goititu da. Horrek estatubatuarren poltsikoan presioa mantentzen du azaroko agintaldi erdiko hauteskundeei begira. 


Nazioartea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...