XVI. mendeko Goikoerrota bota dutela salatu du Berangoko EH Bilduk, “lizentziak zaharberritzea” baino ez zuenean onartzen

  • Berangoko EH Bilduk salatu du Goikoerrota baserriari lotutako XVI. mendeko errota eraitsi dutela, Bizkaiko udalerri horretan zutik geratzen ziren bost errota historikoetako bat. Koalizio soberanistaren arabera, eraikina "1588ko ezkontza-kontratu batean" daborduko aipatzen zen, eta ondare-balio handiko elementutzat jotzen zuten bai tokiko katalogazioek, bai erakundeen txostenek.

Berangon bota duten errotaren lehen aipamena 1588eko ezkontza-kontratu batekoa da.

2026ko otsailaren 27an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Koalizioko kideen esanetan, Berangoko gobernu-taldeak eraikina zaharberritzeko lizentzia eman zuen aurrez Bizkaiko Foru Aldundiaren txostena jasota. Txosten horretan, Aldundiak nabarmendu zuen "edozein esku-hartzek" helburu argi bat izan behar zuela: "Eraikinaren balio kultural eta ondarezkoak kontserbatu, berrerabili eta agerian jartzea". Udal lizentziak, gainera, "baserriaren zaharberritzea" baimentzen zuen, eta, EH Bilduren arabera, XIX. mendeko eranskin batzuk botatzeko aukera jasotzen zuen arren, "errota bera eta XVI. mendeko beste eranskin bat mantendu behar zirela" azpimarratzen zuen.

Hala ere, koalizioko ordezkariak bertaratu eta "baserria, eta, beraz, errota ere, eraitsita" dagoela egiaztatu dute. Horregatik, EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Udalari: "Lizentzia zaharberritzeko eman bazen, nola azaldu daiteke eraisketa?". Koalizioak gaineratu du otsailaren 6an obren espedientea ikusteko eskatu zutela eta obren egoerari buruzko informazio eguneratua eskatu ziotela udalari, baina oraindik ez dutela erantzunik jaso.

Salaketaren harira, EH Bilduk ohartarazi du ondare-eraikin batean egindako esku-hartzeek "berme, jarraipen eta gardentasun" handiagoa behar dutela, eta Berangoko Udalari eskatu dio espedientearen dokumentazioa eskuragarri jartzeko eta obren gaineko informazioa argitzeko.


Ondare arkitektonikoa kanalean gehiago
2024ko urriaren 10
Eneko Tuduri Zubillaga, doktorea Artearen Historian
"Donostiako ondarearen suntsiketa sistematikoa da"

2023ko abenduaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Baserriak

2023ko maiatzaren 3
Lurraldea eta arkitektura
Hondarribiko baserria

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...