2026ko urriaren 7a - 08:50
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Duela egun batzuk, Madrilen, putre-funts batek Maricarmen, 87 urteko emakume zahar bat, etxegabetu zuen.

Beste behin, kapitalismo hiltzailea eta, zehazki, gutxi batzuen interes lukurrak, pertsona ahul baten gainetik pasatu dira, zapalgailu moduan. Etxetik ateratzen zuten bitartean, ehunka bizilagun eta aktibistak batera oihukatzen zuten: “Zure ama izan liteke, zure amona izan liteke”. Eta egia da.

Igandean, korrika egitera irten nintzen Donostiako parke batera. Beste aldi batzuetan bezala, han zeuden gazte taldeak; mutiko pobreak, Magrebetik etorriak, kalean bizi direnak. Bankuetan, taldeka, elkarri ilea mozten zioten. Irudi samurra iruditu zait beti, elkarren arteko zaintza erakusten duelako eta, gainera, edozein neraberen koketeria gogora ekartzen didalako. Aldi berean, mingarria egiten zait, beraien egoera gordina islatzen duelako.

Haiei begira nengoela, buruan, koru ikusezin bat xuxurlatzen hasi zitzaidan: “Gure seme-alabak izan litezke, gure bilobak izan litezke, gure lagunak izan litezke...”.

Ez dezagun ahaztu.

Marta Pérez Arellano

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.