argia.eus
INPRIMATU
‘Xornalistas Galegas’ kolektiboa sortu dute galiziarrek feminismoa bultzatzeko
  • Kazetaritzan egiazko genero berdintasuna eta kontzientzia feminista sartu eta garatzea helburu duen proiektua abiatu dute berrehun preofesionalek.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 10
Kazetariak martxoak 8ko mobilizazioetan (Argazkia: eldiario.es)

Martxoaren 8an bildu ziren lehen aldiz eta harrezkero hirutan elkartu dira Santiagon. Irailean egingo dute aurkezpen ekitaldi zabala.

Kolektiboak azaldu duenez, matxismoak eta genero desberdintasunek pisu handia dute kazetaritzan eta emakumeek uneoro pairatzen dituzte ondorioak. “Horregatik, elkartuta egongo gara eta elkar babestuko dugu”.

Komunikazio enpresetan, emakumeen presentzia areagotzen saiatuko dira, emakume gehiago sartuz mundu horretan, “baina aldi berean, ezarritako lan-baldintzak ere erne aztertuko ditugu”, adierazi dute el diario.es-ek jakin duenez.

Plazaratzen diren edukiekin ere esku-hartuko dute “eta matxismo zantzuak ageriz gero salaketa publikoak egingo ditugu”.