Bilboko
Arte Eder Museoan XIX. mendeko hainbat margolariren koadroak jarri dituzte ikusgai. Obra horiek Pariseko
Petit Palais Museoko bildumaren zati dira eta irailaren 19a arte ikusi ahal izango dira. Bestalde, BBK fundazioaren Elkano kaleko erakustaretoak Maria Friberg, Anne Olafsson eta Marjaana Kella artista eskandinaviarren bideo instalazioak biltzen dituen "Control" erakusketa jaso du. Irailaren 26a arte izango da zabalik.