argia.eus
INPRIMATU
Ximun eta Manex Fuchs: “Askatasunez bizi gara. Baina beti ordaintzen da. Garesti, gainera”

2008ko maiatzaren 21

Ximun Fuchs: "Euskarazko lanekin aukera gehiago izan dugu Hego Euskal Herrian aritzeko. Baina, bi aldeetan, zailtasunak badira. Euskararen alde egiteko nahikeria bada. Gero, egitean, haatik, aitzakiak daude: ez dugu ulertzen, ez da arras gure euskara. Azkenean, iduri du euskaldunek Amerikan topatu behar dutela elkar ulertzeko. Bestalde, gure sorkuntzak arinak ziren, beren prezioa bezala (...) Euskal Herrian bezala da antzerkian: nahi ala ez, muga bat dago erdian. Antzerkia mikrokosmo bat da. Bizi dugun guziaren sindromea. Pena handia da, Euskal Herria baita".

 

Manex Fuchs: "Balbemendi telesailean Iparraldeko aktore bat nahi zuten. Entseguak egin, eta aintzina joan da afera. Gero, ez naiz biziki fidela... Antzerkia ez da nire biziko amodioa edo horrelako zerbait. Nire lana da, eta lotura berezia daukat harekin. Hor, telebista eta antzezpena lanak ziren batean. Nire arkuari beste soka bat. Oroitzapen ona".

(2008-05-21)