Xiberuko populakuntza mila herritarrez emendatu nahi dute

  • Xiberoak hamar urtez herritarren %5 galtzeaz gain, 60 urtetik gorakoak %35etik %39ra igan dira. Oraiko 12.500 biztanleetatik, 2040an 13.500era igaiteko, Euskal Elkargoak inkesta bat abiatu du "erakargarritasunaz" herritarren ikuspuntuaren biltzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko irailaren 9an - 07:00
Xiberoaren erakargarritasunaz inkestaren hedatzeko prentsaitzinekoa Euskal Hirigune Elkargoko ordezkariak. Xiberoko Botza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Xiberoa populakuntza galtzen ari den Iparraldeko lurraldea da. 2011tik 2022ra %5a galtzeaz gain, 60 urtetik gorakoak %34.8tik %39ra igan dira. Aldiz, hautetsiek, oraiko 12.500 xiberotarretatik, 2040an 13.500era igaiteko xedea dute, hots 2000 urtean bezainbeste.

Beraz lurraldeaz eta Xiberoan bizitzeko gogo eta beharrez, herritarren ikuspuntua bildu nahi dute hautetsiek, jakin ahal izateko, bai barnetik baita kanpotik ere nola ikusirik den, eta nola ikusi nahi den. Galdetegiaren arrapostuen ondotik tailer ezberdinak eginen dira, herritar, elkarteetako kide eta hautetsiekin. Helburua delarik 2027 urte hatsarreko lan ildoen finkatzea.

Lehen urratsa da ahal bezainbeste jendek galdetegia betetzea, jakitez hiru galto ezbardin badirela: Xiberoan lan eta bizi direnendako, Xiberoan lan egiten dutenendako, baita turistendako ere bai. Euskaraz eta erdaraz.

Inkestan parte hartzeko: https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/berriak/berriak/xehetasun/soule-aujourdhui-et-demain-donnez-votre-avis

Nicole Etxamendi Euskal Elkargoko lurralde gobernantzaren eta herritarren parte hartzearen ardura duen kontseilari ordezkaria:

https://s3-euskal-irratiak.s3.sbg.io.cloud.ovh.net/xiberoaren-erakargarritarzunaz-260908-nicole-etxamendi-oso.mp3


Zuberoa kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.