"Bertsolaritzaren eremua asko aldatu da; ez da lehen bezala sagardotegietan bakarrik egiten. Orain, esparru askotara iristen da: plazak, kiroldegiak, bertso antzerkiak... Hori guztia pakete batean gorde eta jendeari bidali. Hori da gure helburua. (...) Entzulearentzat errazagoa izateko eman nahi izan diogu erritmoa programari. (...) Bertsolaritza oso eragile garrantzitsua da Euskal Herriko mapa sozialean. Urtean mila bertso saiotik gora antolatzen diren, oker ez banago. Bertsolaritzak hitz egiteko aukera ematen du, leku guztietara sartzen ari da eta garai berrietara oso ongi egokitu baita. Bertsolari gazteak ez dira bertsoak kantatzera bakarrik mugatzen, beste kezka batzuk dituzte". (2007-10-20)