Xabier Lete omenduko dute ostegunean Arantzazun

  • "Xabier Leteren oroiminez" izenburupean, euskal poeta eta abeslaria omenduko dute ostegunean Arantzazun, Musika Hamabostaldiaren baitan. Tomas Luis de Victoria eta Mozarten obrekin hasiko da omenaldia, eta Leteren obrak interpretatuko dituzte ondoren. Antton Valverdek, Erramun Martikorenak, Pier Paul Berzaitzek, Amaia Zubiriak eta Pettik hartuko dute parte omenaldian, besteak beste.


2011ko abuztuaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Iñaki Beristain, Joxean Arbelaitz, Petti, Josep Cabre eta Jose Antonio Etxenike

Xabier Lete pertsona esanguratsua da Musika Hamabostaldiaren baitan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailean egin zuen lan lau urtez, eta postua utzi ondoren ere laguntzen jarraitu zuen, atzo Jose Antonio Etxenikek azaldu zuenez. "Oparia izan zen hura ezagutzea. Hamabostaldiak bere babesa izan zuen. Sentsibilitate handiko pertsona zen, ironia fina zuena. Gauza berrienganako jakinmin handia izan ohi zuen, irakurzalea zen oso eta musika bihotzera iristen zitzaiola ziurtatzen zuen, askotan ume batek bezala negar eginarazteraino". Hori dela eta, omenaldia egingo diote atzo hasi zen "Hamabostaldi Ibiltaria" delakoaren baitan.

Josep Cabréren gidaritzapean, Iruñeko Kamarako Abesbatza arduratuko da Tomas Luis de Victoriaren eta Amadeus Mozarten lanak interpretatzeaz. Antton Valverde, Piel Paul Berzaiz, Erramun Martikorena, Amaia Zubiria eta Pettik abestuko dituzte Xabier Leteren kantak, kantari oiartzuarraren instrumentalista izandako Joxan Goikoetxea eta Karlos Jimenez ondoan dituztela. JosAnton Artze poetak ere hartuko du parte omenaldian, Leteren sei poema errezitatzeaz arduratuko baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xabier Lete
Xabier Leteren obraren aldarri ozena

Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa, horixe dugu Alexander Gurrutxaga (Zarautz, 1988) EHUko Hezkuntza Fakultateko irakaslearen doktore tesia. Aurten irakurria du, udaberriko konfinamenduaren bezpera egunetan, poetaren heriotzaren hamargarren... [+]


Xabier Lete: non hago, zer larretan

Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean.

 


Eguneraketa berriak daude