argia.eus
INPRIMATU
2026ko martxoaren 15
Xabi Duhalde abertzalea izanen da Lekuineko auzapeza
  • Botoen %54 lorturik, lehen indarra atera da abertzaleen 'Lekuine Elgarrekin' zerrenda. Orain arteko auzapez Michel Etcheverry baztertu dute beraz herritarrek.

Lekuine Elgarrekin zerrenda.

Abertzaleak garaile atera dira Lekuinen (Lapurdi). Botoen %54 lortu ditu Xabi Duhalderen zerrendak, eta orain arteko auzapeza kokatu da bigarren. 

Euskal komunikabideek elkarlanean antolatu gaualdian ondokoa adierazi du auzapez berriak: "Hasteko, poza. Eskertu nahi ditut herritarrak gugan jarri konfiantzagatik; eskertu taldea, izugarriko lana egin delako, hamaika gara zerrendan baina gibelean bada hogei bat jende: lan kolektiboaren emaitza da gaurkoa. Indibidualki, familia ere eskertu nahi dut. Bagoaz lanera orain, urratsez urrats beste lan molde bat plantan jartzera".

[[hauteskundeak udala-grafikoak estua 2026 M15 herriko-bozak lapurdi lekuine]]