WhiteDate ligatzeko webgune filonazia agerian eta barregarri geratu da

  • Urte hasierako istorio teknologiko interesgarrienetako bat: nola utzi duten agerian WhiteDate.net izeneko harremanak edukitzeko webgunea. Baina harremanak... halakoxeak: esklusiboki arraza zuriko pertsonen artean, espreski ideia supremazistak dituztenen arteko sexua edukitzeko edo bikoteak osatzeko pentsatua zegoen webgunea. Alemanian hacker biltzar batean (Chaos topaketa) atera zuen agerira garatzaile batek: metodo desberdinekin WhiteDate-ko profil guztiak arakatu eta gorde zituen, eta publiko egin. Hau da, WhiteDate-n zeuden guztien profilak eta preferentziak publiko egin dira. Nazi edo filonazi mordo baten ligatzeko esperantzak eta estrategiak, agerian. Ikusgarria.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko urtarrilaren 16an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hainbeste erabiltzaile ere ez zeuden WhiteDate.net horretan, 8.000 munduan, eta Euskal Herrian gizonezko 6 profil zeuden. Maparen bidez aurki daitezke horiek, besteak bezala. Eta erabiltzaile askoren kasuan, kargatu zituzten selfiak ere geokokatuta zeudenez, kasu batzuetan pertsona horien bizilekuak ere egin dira publiko. Euskal Herriko profilen kasuan, etxeko helbiderik ez, baina pertsonaren bat identifikatzeko modukoa egon badago.

Webgune horretan ligatu nahi omen zuen pertsonen profila ezagutzeko, euskal erabiltzaile horietako batek aurkitzea espero zuena deskribatuko dugu: "Natura, itsasoa, animaliak eta kirolak maite ditut, eta emakume BIRJINA (hau funtsezkoa da) baten bila nabil, genetikoki puru-purua izan behar dena. Pertsona horrek nahiko luke haur zurien familia handi bat hazi, naturaz inguratuta. Noski, arrazari garrantzia ematea funtsezkoa da niretzat, eta espero dut gune honek norbait ganorakoa aurkitzen laguntzea, bizi garen gizarte mendebaldetar dekadente honetan".  Txoropito honek lau haur baino gehiago eduki nahi duela zehazten du.

Inork klikatuko ote zuen bere profilean? Zaila dirudi. Itxura batean profilen %90 gizonezkoak ziren, eta %10 emakumezkoak, eta harreman heterosexualak zirenez itxura batean izena eman zutenen esperantza, ba zaila zeukaten ratio horrekin. Azken batean dirua galtzeko plataforma bat, harpidetza ordainduz gero. Hacker filtratzaileak adierazi bezala, "sexu ratioari begiratuta, Pottokien herrixka paradisu feminista bat litzateke konparazioan".

Ikusi disparate honen arrastoa hemen: OkStupid.LOL/

Bide batez esan, Ok Stupid izenak erreferentzia egiten diola ligatzeko beste webgune bati, Ok Cupid.


Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin