Wert: “LOMCEren inguruko adostasun faltaren arduradun nagusia Espainiako Gobernua bera da”

  • LOMCEren inguruko adostasun ezaren inguruan galdetuta, Jose Ignacio Wert Espainiako hezkuntza ministroak adierazi du Gobernuan zaudenean ardura nagusia "norbere esku" geratzen dela. El Correo egunkariak eginiko elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok.


2013ko azaroaren 26an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Berriki aurkeztu den beken sistema berriak aukera berdintasunak urratuko dituela ukatu du Wertek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hezkuntza Ministerioaren arduradun izan den bi urteetan Wertek hezkuntza sektorearen gehiengoa izan du kontra. LOMCE legeak guraso, irakasle eta ikasleen protestak, grebak, manifestazioak eta lanuzteak eragin ditu Espainiako Estatu osoan.

PPren botoei esker Espainiako Senatuan hezkuntza erreforma onartu berri da. Wert jakitun da LOMCE legearen inguruan adostasun falta dagoela eta jendartearen zati handi bat kontra duela.

Horren aurrean, uneren batean “agian” ez duela “biderik hoberena hautatu” pentsatu izan duela aitortu du elkarrizketan. Baina inongo momentuan ez omen zaio dimititzea burutik pasa, ziurtatu du.

Wertek dioenez hainbat alderdirekin akordioak bilatzen saiatu izan dira, baina oso jarrera itxia erakutsi dute. Zentzu horretan PSOE kritikatu du bereziki.

Oposizioko talde guztiek erreformaren kontra jo dute hastapenetik; eta gehiengo parlamentarioa aldatzen denean legea baliogabetuko dutela iragarri dute.

Hala ere, Wertek baieztatu du erreforma indarrean jarriko dela eta “funtsezko irizpideek urte askoan iraungo dutela”.

EAEko bizntanleen gehiengoa erreformaren kontra

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratu dituen datuen arabera, EAEko biztanleen %52 Wert legearen kontra dago; eta %40ak uste du Eusko Jaurlaritzak ez lukeela aplikatu behar, horrek Espainiako Gobernuarekin liskarra sortuko lukeen arren. Galdetutakoen %5a soilik agertu da erreformaren alde.

Bestalde, euskal soziometroaren txostenean ateratako beste ondorioetako bat da inkesta egin dieten %27ak ez duela LOMCE legearen inguruko inongo berririk jaso. Zehazki PPko boto-emaileak dira Wert legearen inguruan gutxien informatuta daudenak (horren berririk ez dutenen %45a).


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

LOMCE legea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.