Villatuertako eskola publikoan D eredua ezartzeko eskatu du PSNren udal gobernuak

  • Hainbat familiak aspalditik duten aldarrikapenari kasu eginez, Villatuertako (Nafarroa) eskola publikoko Haur eta Lehen Hezkuntzan euskarazko murgiltze ereduan ikasteko aukera eman dezala eskatu dio udal gobernuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilaritzari.


2026ko urriaren 21 - 12:29
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

PSN alderdiko alkate María José Calvo-k egin dio eskaera Hezkuntzako Zuzendari Orokorrari, “landa eremuko eskola sustatzeko eta haur eskolan euskaraz ari diren ikasleek herrian bertan ikasten jarraitu dezaten”, Lizarrako eskolara joan beharrik gabe. Izan ere, Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan (1-3 urteko haurrak) zortzi ikasle euskaraz ari dira gaur egun, bertan ari den hezitzaileari gutxienez euskarazko B2 maila eskatu zitzaiolako, eta horien familiek eskatu dute euskaraz jarraitu ahal izatea hurrengo zikloan ere.

Dena den, ikasleen familia ugarik egina du aurretik ere San Veremundo eskola publikoan D eredua ezartzeko eskaera herrian, eta bat egitea erabaki du alkateak, “eskola publikoari etorkizuna” emate aldera.

Gero eta gehiago

2015ean aldatu zen Euskararen Legea Nafarroan, eta ordutik baimenduta dago D eredua eskatzen duten nahikoa familia dagoen lekuetan berau ezartzea. Caparroso, Lodosa eta Tafallako eskolak izan ziren aldaketa egiten lehenak, 2016-17 ikasturtean. Ondoren etorri ziren Allo, Antzin, Erriberri, Barasoain, Azkoien, Sesma, Abartzuza, Zudairi, Noain eta Mutiloa. Ikasturte honetan bertan estreinatu du euskarazko murgiltze eredua, berau ezartzen azkenak: Castejongo eskola publikoak.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.