Urdaibaiko Guggenheim "oraindik indarrean dagoen proiektua da" Vidarteren esanetan

  • Juan Ignacio Vidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak orain bi urte baztertu zen Urdaibaiko Guggenheimen proiektua aurrera ateratzeko esperantza agertu du EFEri eskainitako elkarrizketa batean. “2020an oraingo museoa txiki geratuko da, eta eraikina ez dago handitzerik. Hori dela eta, liderrak izaten jarraitu nahi badugu, eta tendentzia markatu, ezin dugu lo hartu".


2012ko urriaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Juan Ignacio Vidarte, Guggenheimeko zuzendaria (argazkia: EFE)

"Ez da gaur edo biharko kontua, baina bai hemendik hamar urtera behar beharrezko ikusten duguna. Akordio handia behar du gai honek eta hurrengo egin beharrekoa Urdaibai moduko proiektu bat izan behar luke” gaineratu du Guggenheimeko zuzendariak.

Polemika iturri izan da Urdaibaiko museo egitasmoa. Batetik, erakunde publikoak ez dira ados jarri, Bizkaiko Foru Aldundiak egitasmoaren alde egin baitu eta Eusko Jaurlaritzak berriz, kontra.

Bestalde, Urdaibaiko auzotarrek ere kontrako jarrera erakutsi dute. 2008an proiektuaren berri eman zenean, Zain dezagun Urdaibaik, eskualdearen garapen jasangarria bultzatzen duen auzotarren elkarteak, egitasmoaren ordura arteko "sekretismoa" salatu zuen, baita museoak bultzatzen duen garapen eredua kritikatu ere, eredu jasangarriago baten aldeko apustua egitearekin batera.

Informazio gehiago:

ARGIA.COMen Urdaibaiko Guggenheimi buruz argitaratu ditugun albisteen bilduma.

Daniel Udalaitzek museoaren proiektuaz ARGIAren 2.211. zenbakian idatzitako erreportajea: Desadostasuna Busturialdean (2009-12-20)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude