Venezuelako petrolioa


2026ko urtarrilaren 8an - 13:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Trump presidentearen maila etiko baxua agerian uztea oso erraza da, eta ez da soilik Israeli saldu dion armamentua Israelgo genozidek ondo erabili dutela esateagatik, baizik eta Epstein auzian parte hartzeagatik; izan ere, lekuko batek esan duen bezala, Trumpek adingabekoekin antolatzen zituen jaietan, sexua zegoelako.

Orain, Donald Trumpek esan digu Venezuelako petrolioa Estatu Batuetakoa dela. Galdera da: nondik dator baieztapen bitxi hori? Historia pixka bat eginez, Chavismoa boterera iritsi aurretik, Estatu Batuetako transnazionalek, horien artean Standard-oil delakoak, oso prezio baxuan lortzen zuten petrolioa, adibidez, Gómez presidentearen diktaduran (1908-1935) Venezuelako petrolioa ateratzeagatik lortutako 100 eurotik 92 Estatu Batuetako transnazionalentzat ziren. Ondoren, Carlos Andrés Peréz edo Luis Herrera Campins bezalako presidenteak boterera iritsi zirenean, ez zen egoera aldatu, Gomezek markatutako bideari jarraitu ziotelako. Eta bitartean, beste presidenteren bati petrolioagatiko irabaziek herriarengan eragin handiagoa izan zezaten legeren bat egitea bururatzen bazitzaion iraultzaren bidez, kendu egiten zuten.

Chavismoa boterera iritsi aurretik, Estatu Batuetako transnazionalek, horien artean Standard-oil delakoak, oso prezio baxuan lortzen zuten petrolioa

Suposatzen dut orain Trumpek esaten duenean Venezuelako petrolioa berea dela, nik uste dut pentsatzen ari dela Chavesek egin zuen legediaren aldaketan eta horrek Estatu Batuetako petrolio enpresetan izan zuen eraginean. Estatu Batuetako hiru petrolio-enpresetatik, Chevronek bakarrik onartu zituen baldintza berriak, Exxon M. eta Conoco P. enpresek ez baitzituzten onartu. 2008an, Chavesek transnazional horien petrolio-espoliazioa amaitu zuenez, Exxon M. petrolio-enpresak Venezuelako gobernua epaiketara eraman zuen. Niretzat arrazoirik gabe, Exxon M. petrolio-enpresa Stardar-Oil petrolio-enpresaren oinordekoa denez, urte asko zeramatzan ia oparitua zen Venezuelako petrolioarekin aberasten. Gauzak horrela egonda, argi geratzen zait Trumpentzat Venezuelako okupazioa negozio bat dela, eta ziur aski ondorio tragikoak ekarriko dituela; beraz, nire ustez, Trumpek Maduro askatu beharko luke eta militarrak Venezuelatik erretiratu beharko lituzke.

Patxi Aznar Bellido

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin