Amnistia Legea onartu du Venezuelako Asanblea Nagusiak

  • Horren arabera, ehunka preso politiko kalera aterako dira, eta klandestinitatean edo erbestean diren herritarrak kargurik gabe ohiko bizitzara itzuli ahal izango dira. Legea aho batez onartu dute ostegun honetan Venezuelako Asanblea Nagusiko 285 diputatuek.


2026ko otsailaren 20an - 12:18
Ehunka preso politikori eragingo die amnistia legeak. EP
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Azken bi asteetan aritu dira testu zehatza negoziatzen chavismoaren aldeko indarrak eta oposizioa, eta horren ondorioa izan da onartutako Amnistia eta Bizikidetza Demokratikorako Legea. Amnistiaren legeak eragingo die “1999ko urtarrilaren 1etik 2026ko urtarrilaren 30era” delitu politikoak edo horien bueltakoak egiteagatik auzipetuak edo zigortuak izan diren herritarrei.

“Deitoratzen dut elkar ulertzeko gertaera horiek guztiak pasatu behar izana, baina min horietatik ere ikasten da. Une berria bizi dugu”, adierazi du Asanblea Nagusiko lehendakari Jorge Rodríguezek legea onartu duen saioaren amaieran.

Hainbat delitu baztertu ditu amnistiak, hala nola, “giza eskubideen aurkako bortxaketa larriak, gizateriaren aurkako delituak, gerra krimenak, hilketak, ustelkeria eta droga trafikoa”. Gorrotoaren Legea ere amnistia lege honen testutik salbuetsi da, nahiz eta Rodriguezek aitortu duen erreformatu egingo dela, “hainbatetan ez delako behar bezala erabili”.

Ez dago argi zenbat preso politiko dauden oraindik Venezuelako espetxeetan, baina joan den azarotik eta gaurdaino ia 900 utzi ditu aske gobernuak, eta Foro Penal GKEaren arabera, oraindik 600dik gora daude. Horietatik 174 militarrak lirateke, baina horiek amnistia honetatik kanpo utzi dituzte.

Venezuelan 1999 eta 2026 artean bizi izan diren hamahiru gatazka une hartzen ditu kontuan amnistiak, hala nola, 2002ko apirileko estatu kolpea; 2002ko abendutik 2003ra enpresarien elkarteek bultzatu zituzten greba eta sabotajeen bueltan izandako gertaera bortitzak, edota 2004an, 2007an, 2013an, 2014an, 2017an, 2019an eta 2024ko lehendakaritzako hauteskundeetan chavismoa eta oposizioaren artean izandako gertaera gatazkatsuak.


Irakurri gehiago: Venezuela Nazioartea Amerika
Venezuela kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
Analisia
Venezuela ataka estuan

2026ko urtarrilaren 14
Gure heroiak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...