Valtonyc abeslariak kantu berri batekin erantzun dio kartzela zigorrari

  • Espainiako Auzitegi Gorenak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dion Valtonyc abeslariak kantu berri bat sareratu du. Modu ironikoan ondorengo izenburua jarri dio: "Barkamena eskatzen dut, ulertu baitut", eta boteretsuen, Espainiako Erregearen eta epaitegien aurka egin du.


2018ko otsailaren 28an - 12:58
Valtonyc abeslaria kartzelan sartuko dute bere kantuen edukiagatik.

José Miguel Arenas Beltrán abeslariak, Valtonyc izenez ezaguna, abesti berri bat publikatu du YouTuben, Espainiako Auzitegi Gorenak espetxe zigorra ezarri ostean.

"Gaiaz gogoetatu ostean, mindu ditudanei barkamena eskatzeko ordua dela uste dut. Hainbat pertsonaiaren eta inperioaren defendatzaileen iruzkinak heldu zaizkigu, eta erabakia hartua dago. Bideo hau uzten dizuegu gure barkamen eskaera gisa, azken batean, ulertu dugulako", adierazi du Twitter bidez.

Hauxe da kantu berria.

 

Bi urteko kartzela zigorra jaso du “terrorismoari gorazarre” egiteagatik, beste bat Monarkiaren aurkako kalumniengatik eta sei hilabete abestietan jasotako “mehatxuengatik”.

Auzitegi Nazionalak esan zuen Valtonyc-en letrek GRAPO eta ETA taldeak eta horietako kide batzuk goresten dituztela eta Espainiako erregea eta haren senideak iraintzen.

Rap kantariak esan zuen bere rapa muturrekoa, probokatzailea, alegorikoa eta sinbolikoa dela, eta adierazpen askatasunari heldu zion. Alabaina, Gorenak atzera bota zituen haren alegazio guztiak eta esan zuen nahikoa dela kantuak irakurtzea "edukien larritasunaz jabetzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude