argia.eus
INPRIMATU
Valentziako enpresa baten esku geratuko da Donostiako San Telmoko museografia

2010ko urriaren 07a

Arcion SA enpresa valentziarra izango da Donostiako San Telmo museoaren museografia arduradun berria, Denis Itxaso Donostiako Udaleko Kultura zinegotziak eta Antton Azpitarte Donostia Kulturako zuzendariak atzo jakinarazi zuten moduan. Aldaketa, museografiaren aurreko arduraduna zen Lunatus enpresa kataluniarraren porrot ekonomikoak eragin du. Aurreikusitako epeak betez gero, museoak datorren urteko maiatzean irekiko ditu berriro ateak.