argia.eus
INPRIMATU
Valentin Popescu
“Qatarrek bi karta-sortarekin jokatzen du”
  • Valentin Popescu jatorri errumaniarreko kazetari espainiar beteranoak La Vanguardian Siriako gerraren harira plazaratu du Mendebaldeko potentzien eta Saudi Arabia gehi Qatarren arteko harremanez analisi interesgarria, “Dos barajas de Qatar”, azaltzeko nolaz ez duten Mendebaldeko potentziek lortzen Estatu Islamikoaren diru iturriak mozterik kolpe berean beraiek ere ondorio ekonomiko larriak jasan barik.

ARGIA @argia 2015eko abenduaren 07a
Tamim bin Hamad al Tthani jekea Fran├žois Hollanderekin 2014an. (Argazkia: Middle East Monitor)

Islamismo erradikalak mundu industriatuaren kontra daraman gerra honek ezin du erabaki militarki. Mendebaldean bizi diren musulmanak diren “bosgarren zutabea” zerbitzu sekretuen arazoa da, ez jeneralena. Eta Al Kaeda, Estatu Islamikoa, Boko Haram eta abarren guda taldeen atomizazioak alferrikako bezain neurriz gaineko bilakatzen du haien kontra armada handi eta modernoak erabiltzea.

Beraz, terrorismoaren kontrako borroka funtsean diplomatiko eta ekonomialarien arazoa da; ultra-erradikalen finantziazio iturriak moztea da arazoa. Hain zuzen, ekonomialari eta analista politikoek abisatu dute zertatik elikatzen den terrorea gaurko munduan: petrolioaren ustiatzea (batez ere EIren kasuan), menderatu dituzten lurraldeetako zergak, narkotrafikoa (batik bat Al Kaeda), estortsioak eta… zenbait Estatu musulmanen laguntza, klandestinoa eta oparoa. Hauen artean nabarmentzekoak dira Qatar eta Saudi Arabia.

Alor honetan, mundu industriatuak arazo itzelez handiagoak aurkitzen ditu polizialean edo zerbitzu sekretuenean baino, zeren eta bi herrialde horiek sekulako pisua baitute munduko ekonomian. Inork ez du urrutitik ere ikusi nahi Qatar edo Saudi Arabia bere inbertsioak ateratzen Mendebaldeko finantzetatik. Qatarrek inbertsio handiak dauzka Mendebaldeko industrian, bere inbertsio funts subiranoa munduko handienetan bederatzigarrena da (1,2 bilioi dolar!) eta saudiek joan den irailean beren inbertsio funts nazioartekoan 50.000 milioi dolarreko mozketa egin zutenean petrolioaren merketzeak etxe barruko finantzetan eragin dizkien defizitei aurre egitearren, egun hartan New Yorkeko burtsak jasan zuen “urteko astelehen fatidikoa”.

Mendebaldearen segurtasunarentzako Qatar askoz kezkagarriagoa da Saudi Arabia baino. Honen jokabidea prebisiblea  batetik, erradikalei eskaintzen dizkien laguntza ekonomiko eta diplomatikoak dogmatikoak direlako (wahabismoa Saudi familiaren aliatu politikoa da azken mende osoan) eta, ondorioz, era logiko eta hein batean “pazientziatsu” (“paciente”) batean garatzen da. Pazientzia hau hala da Riadek bere burua ipini duelako islamismoaren polo politiko eta ideologikotzat (beste poloa Teheran da) eta eraginkorra izan ahal izateko behar duelako batetik aberastasuna eta bestetik egonkortasun sozio-politiko handi bat bere eraginpeko eremuan.

Ezin esan beste hainbeste Qatarrez. Mundu musulmanean dauzkan pisua eta pretentsio dogmatikoak oso txikiak dira, baina Ekialde Hurbilean dauden terrorismo osagai handiko gatazketan finantzazko esku hartze oso handia da eta aldakorra dauka… nahiz eta Dohako agintariek hori ukatu. Libanon Hamasi eta Sirian Al Nusrari laguntzen dietela ukatzen nola edo hala saiatzen dira (agian Hamasen Libanotik kanpoko ordezkaritza bakarra Dohan dagoelako) eta are neke handiagoz ukatzen dute EIri laguntzen diotenik. Baina lagundu egiten diote eta gaurdaino ez azaldu inor asmatu duenik nola atera Qatarreko dirua terrorismotik aldi berean Mendebaldeko finantzetatik ere atera gabe.