Uztapide eta Xalbador (Estitxu Eizagirre)

  • Historiaz gain saio ona osatu zuten bertsolariek. Kartzelako lana luzeegia izan zen eta horrek garraztu zuen entzuleen sentsazioa. Colinak eta M. Arzallusek egindako zortziko handiko lanak (irrati euskaldun batean erdarari hitza eman bai edo ez) hasiera indartsua eman zion saioari, eta intentsitatea galtzen joan bazen ere, Artetxek eta Barrosok zortziko txikian egin zuten lanak berriro lehertu zuen saioa (Artetxe bankuko langilea eta Barroso lapurra. Bi hauek bertsotarako oso biko ona osatzen dute). Erramundegi eta A. Arzallusek ere saio bizia egin zuten (pisu berean bizita Arzallus ligoia eta Erramundegi lehortean dagoena); A. Arzallusen bigarren bertsoa goitik behera ikastekoa zen, bukaeran trabatu bazen ere. Aipaturiko saio gehienetan gaiaren enfokea izan zen gakoetako bat: Zortziko handian Colinak etorkin denak hartu zituen “erdaldun” zakuaren barruan, eta horrek bere jarrerari indarra eman zion. Arzallusek Barroso bertso kantari sartu zelako ezagutu zuela bota zuen, eta horrek bertsolaritzarekin umorea egiteko atea ireki zien.


2008ko azaroaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

 

 

Kantakerak

Arreta piztu zidan bertsolari bakoitzak oholtzan hartzen duen presentziari, eta kantakerari. Elementu horiek aitortzen dieguna baino pisu askoz handiagoa dute. Maialen Arzallusen indarra, distira, zuzen iristen zen entzuleongana. Milaka belarriz osatutako frontoia bete egiten du. Miren Artetxek kontzienteki kantakera sotilagoa agertu zuen, barrena oholtzara ateratzeak eskatzen duen tonu intimoago bat bilatuz. Kantakera horrekin publikoarekin konektatzea zailago egin zitzaiolakoan nago: bere bertso on askok txalo epelak jaso zituzten, eta oso oso onek bakarrik beroak. Baina kartzelako lanean erakutsi zuen kantakera honen eraginkortasuna, oiloipurdia jarri baitzigun: hain hasi zen bolumen baxuan kantuan, publiko dena ixilarazi zuela, eta “ssss!” bat ere entzun zen atzeko lerroetan.

 

Ekhi Erramundegi borrokatzera etorri zela iruditu zitzaidan. Edozein gai suertatuta ere berea defendatzera. Finalista bati dagokion jarrera, kale edo bale egin, publikoak istimatzen duena.

 

Amets Arzallus txapeldun ikusi nuen. Miren Artetxeren kantakera malgua du, builarik egin gabe zeharka ari denarena, eta era berean Maialen Arzallusen indarra, errespetua lortzen du. Bere bertsoak ez dira oharkabean pasatzen.

 

 

Sustrairen eguna

Presentziaz A. Arzallus txapelduna den moduan, bertsotan Sustrai Colina gailendu zelakoan nago. Saio denetan eutsi zion goiari eta bertso batzuk punta puntakoak egin zituen. Ametsek ere ale antologikoak utzi zituen, baina estropozoak egin ere bai. Kartzelara burumakur sartu zen, irtetean ondo altxa bazuen ere. Horregatik harritu ninduen emaitzak eta batez ere, 23,5 punturen aldeak. Bertsotan hizketan ari bailitzan egiten duen Uztapidek ez zuen bere egun onena izan. Eta Xalbador oraingoan publikoak ulertu zuelakoan nago.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude