argia.eus
INPRIMATU
2026ko uztailaren 6a
Larunbatean Plentziako itsasadarra elkartasunez beteko dute 13. Itsas Martxan
  • Itsas Martxaren 13. edizioa izango da aurtengoa, euskal preso eta iheslarien zein palestinarren alde egiten den ekimen solidario handia. Aurten, uztailaren 11n jarri dute hitzordua, eta itsasadarreko ekimen ikusgarriaz gain, herri-bazkaria,eta giro ederra izango dute, besteak beste EH Sukarra taldearen doinuakaz.

Hiruka

Ekimena Zubi zurian hasiko da, 12:00etan egingo den ekitaldiagaz. Ostean, 12:15ean, martxa itsasadarretik eta manifestazioari hasiera emango diote, Bad Sound taldearen ur-kontzertuak girotuta.

Eguerdiko ekitaldien ostean, jarduerak Plentziako Ontziola plazako gunera lekualdatuko dira:

  • 14:00 Txosna irekiko dute, pintxoak, brotxetak eta bokatak eskuragai egongo direlarik.
  • 15:00 Herri-bazkaria egingo dute (tiketak ohiko lekuetan eskuratu daitezke).
  • 16:30 Bazkaloste girotua izango da Oier Asla eta sorpresaren bategaz.
  • 16:30etik 18:30era, umeentzako gunea egongo da martxan.
  • 18:30 Orkresta elektrotxarangak girotuko du arrastia.
  • 21:00 Brotxetak salgai egongo dira.
  • 22:00 Kontzertuak izango dira Ontziola plazako karpan, Eskafandra, EH Sukarra eta Malakias taldeen eskutik.

Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte "Denak etxera!" lelopean parte hartzera eta egitaraua zabaltzera. Informazio gehiagorako, @itsasmartxa sare sozialak kontsulta daitezke.