Usurbilgo Udarregi Ikastolatik, erraustegia begi bistan

  • Ikastola Egun honetan, nahi izan gabe ere begirada Zubieta gainera zuzentzea ia saihestezina zen. Ondoko argazkietan ikus dezakezue, Ikastolako kideak, 50. urtemugako mosaiko erraldoia osatzera zihoazela, atzean zuten panorama. Begi bistakoak dira jada, urtebete barru amaitua eta martxan izatea aurreikusten duten erraustegiko lanak.

Irudian ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak, atzean daukatela Zubietako erraustegia. (Argazkia: Noaua)"
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 11n - 10:53

Kezkatuak, osasunean izan dezakeen eraginagatik

Gogoan izango duzue, maiatza hasieran, GuraSOSek Hitzartu prozesuaren baitan maiatzaren 5erako Landaberri Ikastolan antolatu herritarrentzatn antolatu zuen hondakinen kudeaketaren gaineko jardunaldi eguna. Jardunaldi hartan parte hartzeko gonbita luzatzearekin batera, Lasarteko ikastolak aurrez plazaraturiko kezkarekin bat egin zuten Udarregi Ikastolako langileek. Kezka agertu zuten Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiak ikasle eta langileen osasunean izan dezakeen eragin kaltegarriagatik. Kezka baita beste hamaika arrazoirengatik.

Landaberriko irakasleen antzera, gu ere kezkatuta gaude

Kezkatuta, 2 kilometro eskasera eraiki nahi duten errauskailuak langileon eta ikasleon osasunean sor ditzakeen kalteak larriak direlako ikerketa zientifikoen arabera.

Kezkatuta, Gipuzkoako Hezkuntza ordezkaritzak Landaberriko irakasleen idatziari emandako erantzunagatik eta hitz eginez kezka horri erantzun beharrean, presio bidez tentsio gehiago sortarazi duelako. 

Kezkatuta, ikasleek Udarregi ikastolan egunerokotasunean lantzen ditugun balio eta eredu hezitzaileak (horien artean, liskarrak hitzaren bidez konpontzea, modu demokratiko eta parte-hartzailean adostasunetara iristea, gainerako kideei norberaren erabakiak ez inposatzea) ‘helduen munduan’ ez direla bermatzen ikusiko dutelako.

Kezkatuta, adostasun zabalak behar dituzten hainbat gaietan (genero-indarkeria kasu) erakundeek herritarrekin elkarlanean jarduten badute ere, guztioi eragiten digun eta guztion artean erabaki beharreko gai honetan desberdin jokatu dutelako.   

Aurrez aipatutako kezka horiek zuk ere buruan badarabiltzazu, har ezazu hitza. Hondakinen kudeaketaren gaiari nola aurre egingo diogun eztabaidatu eta adostu behar dugu. Guk, irakasleok, Udarregin ikasleekin egin ohi dugun moduan, hitz egin dezagun hain liskartsua baina garrantzitsua den gai honen inguruan.

Etorkizuneko hiritarren hezkuntza ez da bakarrik irakasleon ardura. Guztiok dugu zer esana gai honetan.

Albiste hau Noauak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude