Zurekin alderdiak eginiko salaketaren ostean hasi da ikertzen Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa Alejandro Toquero. Salaketaren arabera, Tuterako (Nafarroa Garaia) araztegia handitzearen aurka eginiko aholkularitza juridiko gisa, UPNko kide ohi baten abokatu bulego bati zuzenean esleitu zitzaizkion guztira 29.040 euroko hiru kontratu.
Nafarroako Jardunbide Egokien Aldeko eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa ikertzen hasi da Tuterako alkatea eta UPNko Lehendakariorde Alejandro Toquero, ustezko “kontratazio publikoen arloko irregulartasunengatik eta aurrekontuaren oinarriak ez betetzeagatik”. Hain zuzen, ikerketaren arabera, Gesabogados abokatuen enpresari zuzenean hiru kontratu esleitzea zitzaizkion, guztira 29.040 euro.
Zurekin alderdiak eginiko salaketan aipatzen da, eginkizun batengatik onuradun berari 15.000 eurotik gorako kontratuak esleitzeagatik kontratu legea urratu dela. Hiru kontratuak araztegiaren handitzearekin lotutako aholkularitza juridiko lanengatik izan ziren. Horiek Gallego Echarri San Miguel y Galar S.L.P (Gesabogados) bulegoari esleitu zitzaizkion zuzenean. Miguel Echarri Iribarre da abokatu bulegoko bazkidea, UPNko zuzendaritzako kide ohia Yolanda Barcinaren lehendakaritzapean.
Esleipenak 2024ko martxoaren 12tik eta 2025ko ekainaren 15 artean egin ziren: 7.260, 18.150 eta 3.630 euro. Era honetan, ustelkeriaren aurkako bulegoak uste du “arrazoizko zantzuk” daudela.