ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 25a

Ustelkeriaren aurkako ADI! elkarteak babesa adierazi dio De Miguel auziko lekukoari

  • Ainhoa Alberdi lekukoak Gasteizko epaitegietan berriro deklaratu aurretik, babesa adierazi diote ustelkeriaren aurkako elkarteak deitutako elkarretaratzean. “Lekuko honen salaketarik gabe ez litzateke auzirik egongo”, adierazi du elkarteak.

Hala Bedi @halabedi
2018ko martxoaren 14a

Ia bederatzi urte igaro dira Ainhoa Alberdik Arabako fiskaltzari testigantza eman zionetik. Orduan, EAJko zenbait burukide Arabako Foru Aldundiko bulego batetik xantaia egiten ari zitzaizkiola salatu zuen abokatuak.

Denbora tarte honetan lekukoak jasan dituen mendeku, presio eta deskalifikazio pertsonalak salatu ditu ustelkeriaren aurkako ADI! elkarteak. “Ez dira nolanahikoak izan eta, gaur, asteazkena, berriro eman du aurpegia xantaiaren salaketa puntuz-puntu berresteko”, adierazi dute.

“Jakin badakigulako ustelkeria politikoa ez dela ofizioz ikertzen, kaltetutako herritarrak direla afera ilun hauek argitzeko beti lehen pausoa ematen dutenak. De Miguel makro-auzia ere horren erakuslea da, zeren testigu honen salaketarik gabe ez litzateke auzirik egongo”, berretsi du elkarteak.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: De Miguel auzia  |  EAJ  |  Arabako politika

De Miguel auzia kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude