Urteetan sinesgarritasunik eman ez zaion biolentzia matxistaren askotariko aldaerei aitortza

  • Foro Sozial Iraunkorreko genero lan taldeak Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut izenarekin ekimen politikoa antolatu du Solokoetxen, "urteetan sinesgarritasunik eman ez zaion biolentzia matxistaren askotariko aldaerei, emakumeen arteko konplizitatez, aitortza egiteko". 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 10an - 11:20

Oholtzara igo eta hainbat emakumek euren testigantzak kontatu dituzte. Lekukotza gogorrak eta hunkigarriak partekatu dituzte ekitaldira hurbildutako lagunekin. Askotariko biolentziak jasan baitituzte Nereak, Ixonek, Maddik, Lolitak eta Katiak. Hala nola, indarkeria harreman sexu-afektiboaren barruan, laneko sexu-jazarpena, gerra bortxaketa, indarkeria lesbofoboa, irain edota eraso sexistak, tortura sexista, sexu gehiegikeriak... Euren egiak, alegia. Sarritan zalantzan jarri direnak. Hortik, Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut ekitaldiaren leloa. 

Atzokoan "entzuketa eta aitortza kolektibo bat" irudikatzea zuten helburu antolatzaileek. "Erreparazioa eta justiziaren bidean, lehen urratsa gertatutako zalantzan ez jartzea eta sinestea, finean, aitortza egitea baita", Mari Luz Esteban eta Irantzu Mendia Foro Sozial Iraunkorreko kideen esanetan.

Emakumeen arteko elkartasuna sustatuz eta emakumeen parte-hartzea bultzatuz, txalo artean eman zioten amaiera ekitaldiari. Oholtza gainean partaideen arteko besarkada handi baten bitartez.

Bakearen eraikuntza kolektiboan, Foro Sozial Iraunkorraren aburuz, "ezinbesteko urratsa" da emakumeek bizitako biolentzia matxisten aldaera desberdinak jasotzea, entzutea eta aitortzea, "eta ez soilik gatazka armatuari lotutakoak". 

Antolatzaileen asmoa da aurrerantzean lema berdina erabiliz askotariko ekimenak antolatzea auzo eta herrietan. Aitortza hori "ahalik eta zabal, plural eta inklusiboena" izateko.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude