Laudioko egur fabrikako beharginek barrikadak egin dituzte urtea hasteko

  • 115. greba egunari sua piztuz ekin diote. Astelehen goizean Maderas de Llodio enpresan sarreran izan da. Aurreko urteko irailean enpresak komunikatu baten bidez jakinarazi zuen kaleratzeak egingo zituela 151 langileko enpresan. Egoera horren aurrean greba mugagabeari ekin zioten langileek.

Aiaraldeko Greba Batzordea

2026ko urtarrilaren 12an - 12:28
Azken eguneraketa: 16:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Neumatiko erre usainarekin eta honek eragiten duen ke beltzarekin hasi dute urtea Laudioko (Araba) egur fabrikako beharginek. Hain zuzen, barrikadak egin dituzte Maderas de Llodio enpresako atarian greban dabiltzan langileek, 115 greba egun bete diren honetan.

Iazko irailean jakinarazi zuen zurgintzako Maderas de Llodio S.A. enpresak kaleratze kolektiboak egingo zituela. Komunikatu baten bidez helarazi zuen enpresak, "langileen egonkortasuna arriskuan jar dezaketen beste neurri batzuk" ezartzeko asmoa zuela, beste inolako zehaztasunik eman gabe (fabrikak 151 langile zituen). Egoera horretan iraileko azken astean greba mugagabea hasi zuen langileek. Urriaren 1an Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epeko bilera zuten Garnica taldeak langileen ordezkariek, baina konpainiako zuzendaritza ez zen agertu eta bere horretan jarraitu zuen grebak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
ARGIA  |  Manex Moreno Uharte  |  Mikel Garcia Idiakez
#2
Pikara Magazine  |  Tatiana Romero Reina
#5
Lander Arbelaitz Mitxelena
Azoka
Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.