argia.eus
INPRIMATU
Urkulluk bake prozesuaren geldialdiaren berri eman du Washingtonen
  • EAEko lehendakari Iñigo Urkullu Washingtonen izan da United States Institute for Peace (USIP) institutuan. AEBetako Kongresuaren peko elkartea da, eta lehendakariaren hitzetan sei urte daramatzate elkarlanean.

ARGIA @argia 2013ko urriaren 14a
Urkullu Washingtonen.

Jim Marshall USIPeko presidentearekin bilkura egin ostean, Urkulluk azaldu du “arazoaren konponbidea ez dela kanpotik etorriko, baina ez diela muzin egingo ekarpenei”. Prozesuaren protagonismoa euskal jendarteak izan behar duela adierazi zuen, baina USIPi elkarlanerako eskua luzatu zion, El Paisek azaldu duenez.

Europar gaietako Estatuko Departamenduko bulegoko idazkari exekutiboaren alboko Julieta Vallsekin ere elkartu zen lehendakaria. ETAren amaieraz eta azken bi urteez galdegin zion Obamaren Gobernuko ordezkariak. Urkulluk lasaitasun hitzak izan zituen, eta azaldu zuen “etorkizunean, bakoitzak dagozkion pausuak eman beharko dituela”.

USIPek Eusko Jaurlaritzaren Bake Planaz egin berri du txosten bat, eta larunbatean argitaratu zuten.