Urkiolan baimendutako basurde-ehizaldia kritikatu du Eguzkik

  • Bizkaiko Foru Aldundiak basurde-ehizaldia baimendu du Urkiolako Parke Naturalaren eremuaren barruan azaroaren 25erako. Baimenaren arrazoiak ez azaltzea eta ehiztari elkarteen mesederako aritzea leporatu dio Eguzki talde ekologistak Aldundiari.

Unai Brea @unaibrea
2017ko azaroaren 24a

Urkiolako Parkeko araudiak aurreikusita dauka orkatz eta basurdeen aurka ehizaldiak egiteko aukera, bi kasutan: animaliok nekazaritzako edota basoetako jabegoetan kalte esanguratsuak egin izana, edo espezieen ale kopurua murrizteko beharra frogatuta egotea. Eguzkik dio Aldundiak ez duela jakinarazi horietako zein arrazoirengatik eman dion argi berdea azaroaren 25eko ehizaldiari.

“Bestalde, lehen sektorearen eta espezie horien arteko bizikidetza bermatzeko [ehiza ez diren] beste bide batzuk ere badaude”, adierazi du elkarte ekologistak. Gaineratu dutenez, edozein kasutan basurde kopuruak gora egitearen errua giza jarduerak dauka, haien harrapari naturalak desagerrarazi baititu.     

“Onartzen dugu administrazioak jarduera ekonomikoa ahalik eta baldintza onenetan garatzeko beharra duela”, dio Eguzkik, “baina susmoa dugu baserritarren kexak, sarritan, ehizaldiak baimentzeko aitzakia besterik ez direla, eta ez benetako arrazoia”.

Azkenik, azpimarratu egin dute Bizkaiko Aldundiak babestu egin beharko lituzketela parke naturaletara naturaz gozatzera joaten direnen interesak ere. Gozamen hori ez da bateragarria inguruan ehiztariak ibiltzearekin, eta horregatik logikaz kanpokotzat dute uxaldia larunbat batean antolatzea, “ehiztari elkarteen agendaren mesederako ez bada”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Natura  |  Lehen sektorea  |  Bizkaiko Foru Aldundia  |  Eguzki

Natura kanaletik interesatuko zaizu...
Nun dago nun
MULTIMEDIA - dokumentala

Xabier Urrate eta Mikel Diez mendizaleak indiar Himalaiako Nun mendian (7.135) izan ziren 2017ko udan. Azpeitiako Joxe Takolo beka irabazi zuten proiektuarekin. Nun mendiari mendi ahaztua ere deitzen diote, Himalaiako beste tontorren aldean, jende gutxi joaten delako hara. Gattiken ikus-entzunezko etxearen laguntzaz, espedizio hura jasotzen duen dokumentala osatu dute.


Carlos Cabido, Aranzadi Zientzia Elkartea
"Animalia exotiko bat aske uzteak beti dakartza ondorio ekologikoak"

Sugegorri bat Hondarribian barrena zebilela-eta, zalaparta sortu da berriki. Ondoren jakinarazi zuten gezurra zela. Ezerezean geratu da kontua, baina zer pentsatua ere eman du. Posible al da horrelako zerbait gertatzea? Eta zein ondorio izan ditzake? Animalien trafikoaren inguruan hainbat gako eman dizkigu Carlos Cabidok, Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia saileko zuzendariak.


2019-03-14 | ARGIA
Oria ertzean zaborra biltzen aritu da Eguzki, Tolosako Udalak ez duela neurririk hartu salatzeko

Tolosako erdigunean ezezagunek zaborra zuzenean ibaira botatzen dutela eta bazterrak zikinkeriaz beteta daudela salatu zuen talde ekologistak duela hilabete eta erdi.


Ondo etorri Urdaibai paradisuaren gezur eta iruzurretara

Naturaren zaintzaren ikur da Urdaibai, baina ikusi nahi duenarentzat agerikoa da iruzurra. Gezurrak dira nagusi, pinudi eta eukalipto, txatarrazko lantegi, Panpako lezka, ur zikin eta turistentzako ekimen txikitzaileen artean.


2019-03-03 | I˝aki Sanz-Azkue
Urgulleko arrabioen misterioa

Berezkoa du arrabioak misterioa. Marra horiz eta beltzez jantziriko animalia deigarria da, mitoen eta kondairen munduak gurtu eta egurtu izan duena historian zehar. Gautarra, bustizalea, isila, mantsoa eta, batzuen ustez, pozoitsua bezain arriskutsua; herensugeen eta suaren munduarekin lotu izan da. Ilunetan ilunenak, ordea, Urgullen (Donostia) aurkituko dituzu.


2019-03-01 | ARGIA
Aralarko suteak hirukoiztu egin zuen aireko partikulen kopurua inguruko herrietan

Euskal Herrian eta inguruko lurraldeetan piztu diren suteak ez dira soilik meteorologiaren ondorio, Eguzki talde ekologistaren arabera, "ganaduarentzako eta etekinak ateratzeko eremuak lortzeko erabiltzen dute batzuek klimatologia, eta erretzen dute mendia".


2019-02-28 | I˝igo Igartua
Euskal Udalekuak, motxila bete abentura euskaraz

Bernedo, Goñi eta Abaigarko udalekuek, euskaraz bizi, euskal kulturaz zipriztindu eta naturarekin harremanetan bizitzeko aukera paregabea eskaintzen dute.


2019-02-18 | ARGIA
Beltxarga arruntaren azken agurra

Gipuzkoako basozainen elkarteak eman du albistearen berri eta bideoan erakutsi digu. Beltxarga arrunt bat hilda aurkitu dute eta haren ondora gerturatu da maitalea azken agurra ematera. Basozainek twiterrez adierazi dutenez, beltxargen artean osatutako bikoteak bietako bat hiltzen denean banatzen dira normalean.


2019-02-13 | Arabako Alea
"Basozainak desagertzeko arriskuan daude Araban"

Zortzi mendi-guarda daude lurraldean, eta bi plaza kenduko ditu Diputazioak.


2019-02-08 | ARGIA
300 urte eta gero... kastorea azaldu da berriro Lapurdin

Bertrand Couillens naturalistak iaz hauteman zituen haren arrastoei jarraika, azkenean ONCFSko basozainek lortu dute bideoz grabatzea: Kastorea berriro agertu da Errobi ibaian, zehazki Uztaritze inguruetan. 300 urte baino gehiago ziren alderdi horietan azkena ikusi zutenetik.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude