argia.eus
INPRIMATU
Urketa: 50 haur euskarazko murgiltze ereduan, irakaskuntza publikoan
  • Urketako eskola publikoan, murgiltze sistema plantan eman dute. Euskararen Erakunde Publikoaren protokoloaren urratsak segitu dituzte, Bordaleko Hezkuntza Ikuskaritzaren onespenarekin. Iragan irailean abiatu zituzten gogoetak, ama eskolatik lehen mailako lehen urtea bitarteko ikasleei euskara hutsean ikasteko aukera emateko.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko irailaren 22a

Orotara, 50 ikasle izanen dira murgiltze ereduan, ikasturte honetan. Eskola sartzea prestatzeko bilkurak egin dituzte gurasoekin, eta beste eskoletako gurasoen esperientziak ere entzun ahal izan dituzte.