Urdaibaietz! plataformak eztabaida piztu nahi du


2010ko otsailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Urdaibaietz

Sukarrietako Txatxarramendi eta Abiñako auzo elkarteek eta Zain dezagun Urdaibai elkarteak osatzen dute Urdaibaietz! plataforma. Elkarte horietako ordezkariek –Iñaki Viteri, Jon Martinez eta Edorta Jimenezek– eta Iñaki Uriarte arkitektoak eman zuten atzo plataformaren helburuen berri. Helburu nagusitzat du Guggenheim museoaren proiektuari buruzko eztabaida gizarteratzea. Horretarako, hainbat ekimen antolatuko ditu. Hilaren 15ean, esaterako, batzar irekia egingo dute Gernikako kultur etxean, 18:30ean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude