Joxe Manuel Irigoien,Ttipi-ttapa telebistako koordinatzailea: "Bi telebista lokal eredu daude mahai gainean. Bata, tokiari errotuta dagoena; bestea, komunikazio talde handiek publizitate lokala biltzeko helburuz sortzen dutena. Gu lehenengo taldean gaude eta Nafarroako Gobernuak bigarren ereduaren aldeko apustua egin du (...) Ez dut uste Guardia Zibila ixtera etorriko zaigunik ez baitiogu inori trabarik egiten. Baina itotzeko modu asko daude".
Joseba Igarabide, Xaloa telebistako zuzendaria: "Nafar Parlamentuan gogor egin genuen, erran genuen gure telebistek, filosofiaz, edukiz, betetzen zutela tokiko telebistek izan behar dutena eta hori zaindu beharreko gauza dela. Hitz politak entzun genituen, badirudi entzun gintuztela, gaia sentsibilitatez hartu zutela (...) Baina ez dakigu esandakotik zenbat egingo duten".
(2005/02/27, 1.981. zenb.)