Oihenart, Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Koadernoak aldizkariaren 22. zenbakiak Unai Elorriaga idazlearen lanari buruzko hainbat artikulu bildu ditu. Jon Kortazarrek koordinatu duen ale monografikoak SPrako tranbia nobela, Elorriagak Espainiako Sari Nazionala jaso aurretik zein ondoren hedabideetan izandako isla eta haren estiloaren ezaugarriak ditu hizpide, besteak beste. Halaber, Elorriagak idatzitako testu bat ere irakur daiteke.