argia.eus
INPRIMATU
Maria Rivero
"Umorea oso maskulinoa da oraindik, gauza asko aldatu beharra dago arlo horretan"
  • Korrika Kulturalaren eskutik, Olatz Beobidek zuzendutako eMcumeak umorezko obra taularatuko dute Maria Riverok eta Itxaso Payak asteartean, 19:00etan, Antsoaingo Antzokian.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2024ko otsailaren 13a

Maria Riveganak eta Itxaso Payak kontratazio-bitartekaritza egiten duen eMcumeak bulegoan lan egiten dute. Egunero jasotzen dituzte, kuota betetzeko asmoz, emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak. Bidean konpetentziak eragindako oztopoak topatuko dituzte. Satira musikal honek emakume sortzaileen egoera mahai gainean jarriko du, izenaz eta izanaz, umoretik eta umoretsu, baina kritika ere egiteko gogoz. 

Maria Rivero eta Itxaso Paya dira bi protagonista hauen atzean dauden antzezleak, Olatz Beobidek zuzendu duen eMCumeak umorezko obran. Korrika Kulturalaren eskutik, ikuskizuna Antsoaingo Antzokian taularatuko dute asteartean, arratsaldeko 19:00etan.