UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen kontra jarritako helegitea atzera bota du Espainiako Auzitegi gorenak

  • Lehenago EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen UGTren salaketaren kontra. Horri helegitea jarri zion sindikatuak, eta orain, erabakia berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak. Hala ere, LAB sindikatuak ohartarazi du “tentuz” aztertu behar dela epailearen erabakia, ez delako sartzen “hizkuntza eskakizunen muinean”. 

LAB sindikatua

2026ko apirilaren 9an - 12:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lehendabizi, 2024ko urrian ELA sindikatuak jakitera eman zuen Euskotreneko langileentzako ezarritako hizkuntza eskakizunen aurka UGTk auzibidea abiatu zuela. Orduan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak UGTren salaketaren aurka ebatzi zuen, argudiatuz eskakizun horiek hitzarmen kolektiboan onetsita daudela, eta, beraz, justiziak ezin duela haien aurka egin. Ebazpenarekin pozik ez, eta UGTk helegitea jarri zion epailearen erabakiari. Oraingoan LAB sindikatuak jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin duela EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia, eta beraz, ezerezean geratu da UGTk hizkuntza eskakizunen aurka egindako saiakera.

Euskotrenek 2022an egindako lan-deialdi bateko hizkuntza eskakizunak aurkaratu zituen UGTk. LABen hitzetan, “azken hamarkadetan euskararen normalizazioa bultzatzeko egindako aurrerapenak deuseztatu nahi dituen oldarraldi judizialaren ildoarekin bat eginez”. Sindikatuak plazaratu duen oharrean diote, gainera, UGTk euskararen eskakizuna “inposizioarekin” lotzen duela, eta euskara eskatzea baztertzailea dela iradokitzen duela.

Hala ere, LABek ohartarazi du epaia aldekoa bada ere, “tentuz” baloratu behar dela, ez delako hizkuntza-eskakizunen muinean sartzen. Izan ere, gaiaren gainean erabakitzeko eskumenik ez duelako bota du atzera epaileak UGTren salaketa. “Argi izan behar da epai honek ez duela administrazioaren euskalduntzearen aurkako oldarraldi judizial, politiko eta sindikalaren muina zalantzan jartzen, eta ez duela oldarraldi hori geldituko”, adierazi du LABek. Gaineratu duenez, epaia aldekoa izan da “langileen ekimenez Euskotreneko lan-hitzarmenean eta euskara-planean euskalduntzearen aldeko neurri egokiak jaso zirelako”.

Amaitzeko, sindikatuak nabarmendu du euskararen estatusa eta administrazioan duen eskakizuna gaztelaniaren pare jarriko dituen lege-aldaketa beharrezkoa dela, hots, lege-babes egokia eskaini behar zaiola euskarari. 


Euskara kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 12
Garikoitz Goikoetxea, 'Esnatu ala hil' liburuaren egileetako bat
"Ea gai garen Aiaraldeko euskaltzaleen txinparta zabaltzeko"

2026ko maiatzaren 12
Etxekalte

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.