Euskara lehenetsiko dute Kutxabankek eta Laboral Kutxak UEMAko 38 udalerritan

  • Azpeitian bildu dira UEMAko, Laboral Kutxako eta Kutxabankeko ordezkariak, hala nola UEMAko 38 udalerritakoak –30en kasuan, alkateak–, bi kutxa horietako bulegoetan euskarari lehentasuna emango dion neurri sorta hitzartzeko. Hogei udalek kutxetako bakarrarekin sinatu dute hitzarmena, gainerakoek biekin.


2016ko uztailaren 19an - 17:03
Ezkerretik eskumara: Eneko Etxeberria (Azpeitiko alkatea), Marije Etxaniz (Laboral Kutxa), Eduardo Ruiz de Gordejuela (Kutxabank) eta Josu Labaka (UEMAko lehendakaria). (Argazkia: UEMA)

UEMAko lehendakari Josu Labaka, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Laboral Kutxako Marije Etxaniz eta Kutxabankeko Eduardo Ruiz de Gordejuela agertu dira hedabideen aurrean adostutakoaren berri emateko. Batetik, kutxa biek bai UEMArekin bai akordioa izenpetu duten 38 udalerriekin euskara hutsezko harremanak izango dituzte aurrerantzean. Bestetik, hainbat neurri zehatz hartuko dituzte bezeroekiko harremanetan euskararen presentzia bermatzeko. Hauek dira neurri horietako batzuk:

  • Langileak edozein lan mota euskara jarduteko gaitasuna dutela ziurtatuko dute, eta horretara bideratuko dituzte etengabeko trebakuntza eta tresna informatikoak. Kontratatzen dituzten langile guztiak, finko zein aldi baterakoak, elebidunak izango dira.
  • Ahozko harremanetan, euskaraz egingo zaio lehen hitza bezeroari.
  • Posta elektronikoz bidalitako informazioa euskara hutsez edo ele bietan bidaliko zaie bezeroei. Mezu elebidunetan euskarak izango du lehentasuna.  
  • Kutxazainetako pantailen hasierako mezuak euskarazkoak izango dira.
  • Eskainitako zerbitzu guztiak –errenta aitorpenaren kanpaina, esaterako– euskaraz izan daitezen beharrezko baliabideak ipiniko dira bai langileen bai herritarren eskura.
  • Eragiketetarako dokumentuak euskara hutsean eskainiko zaizkie bezeroei, edo elebidun hala eskatuz gero.
  • Zordunketa eta kreditu txartelak euskaraz sinatuko dira, kontrakoa eskatzen duten bezeroenak izan ezik.

“Erakunde publiko guztiek hizkuntza eskubideak bermatzeko hartu beharko lituzketen konpromisoak ageri dira bi finantza erakunde hauekin sinatu dugun hitzarmenean. Zentzu horretan, jarrera eredugarria da”, adierazi du UEMAko lehendakari Josu Labakak aurkezpenean. Sinatzaile guztiek nabarmendu dute kalitatezko zerbitzuaren oinarrizko osagaietako bat dela bezeroaren hizkuntza hautua errespetatzea batetik, eta bi hizkuntza ofizialen arteko ahulena bultzatzeko neurriak hartu behar direla bestetik.

Akordioa bost urterako sinatu dute, eta beste bost urtez luzatuko da alderen batek bertan behera uzteko borondaterik agertzen ez badu. Hitzarmenaren eraginkortasuna aztertzeko jarraipen batzordea sortuko dute.    


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-17 | Garabide
Manuel Lekuona saria jaso du Iñaki Martinez de Lunak

Euskal komunitateari egindako ekarpena aitortzen dion saria jaso du Garabideren lehendakari den soziolinguista arabarrak.


Eguneraketa berriak daude