Donostiako Udaltzaingoaren bi lanpostutan euskararen ezagutza meritu izatera pasatu dela salatu du LABek

  • Donostiako Udaleko LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Udaltzaingoaren bi lanpostutan euskararen ezagutza ezinbestekoa izatetik meritu izatera pasatu da. Egonkortze prozesuan, euskararen ezagutza ezinbestekotzat jotzea errekurritu zuten bi lanpostu horietarako, eta epaitegiak prozesua bertan behera utzi zuen. Udalak ere “atzera” egin duela salatu du LABek.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 7an - 07:00
Udaltzain batzuk Parte Zaharreko saltoki batean. Donostiako Udala
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ondorioz, Udaltzaingoko bi plaza horiek salbuespenezko lehiaketaren bidez beteko ditu udalak, “euskararen ezinbesteko ezagutza kenduz eta merezimendu gisa baloratzeko bidea zabalduz”. LABen arabera, udalak “amore” eman du oldarraldiaren aurrean: “Udalak epaia betetzeko urratsa egin du, inolako salaketarik egin gabe”.

Epaitegietatik etorritako azken erabaki horrek Donostian herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko aukera “zapuzten” duela dio LABek, eta “udalak inposizio hori publikoki eta ozenki salatu beharko luke eta harturiko erabakia lege aginduz soilik betetzen duela adierazi”. Era berean, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko bideak jorratzeko “konpromisoari eusten diola” azpimarratzeko eskatu diote udalari.


Euskara kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...