Txosnetako “betoari” aurre egiteko ‘Bada Garaia’ ekimena aurkeztu du Mugimendu Sozialistak

  • Bilbon Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), Etxebizitza Sindikatuak eta Bilboko Luberri Konpartsak Bada Garaia ekimena aurkeztu dute asteazkenean, txosnetan duten “betoa” salatzeko eta parte hartzea eskatzeko. Kiliki, Mirua, Maixa eta Malakiasek egin dute abestia, eta dozenaka sortzaile gehiagok hartu dute parte bideoklipean. Ekainaren 4an aurkeztuko dute ekimenarekin bat egin duten kulturgileen zerrenda Bilboko Kafe Antzokian.


2026ko maiatzaren 21ean - 10:45
Azken eguneraketa: 13:54
Asteazkenean aurkeztu du Mugimendu Sozialistak 'Bada Garaia' ekimena Bilbon. Mugimendu Sozialista
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Asteazkenean goizean aurkeztu dute Bilbon Bada Garaia ekimena, GKS, Etxebizitza Sindikatuak eta Bilboko Luberri Konpartsak. Bertan, sare sozialetan kaleratu duten abestia aurkeztu dute Javier Jorajuria J Martinako taldekideak, eta Maixa, Kiliki eta Malakias musikariek. 43 kulturgile euskaldun inguru izan dira abestiaren bideoklipean azaldu direnak. Mugimendu Sozialistak Bilbon eta Gasteizen txosnak jartzeko eskakizuna luzatu du beste urte batez: “berdintasunean eta diskriminaziorik gabe normaltasunez parte hartzea”. Ez da lehen aldia kulturgileen babesa jaso dutena aldarria egiteko.

Jorajuriak Gasteizko eta Bilboko txosnetan duten “beto zentzugabea” salatu du: “Badira urte batzuk Bilbon Luberri konpartsari eta Gasteizen GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari txosnetan normaltasunez parte hartzeko aukera ukatzen zaiela”. Horren aurrean, udan txosnetan abestia “ozen entzutea” espero dutela jakinarazi du, “beto zentzugabe honi irtenbide bat ematea eskatzen dugun guztion oihu bezala”.

Abestia Kiliki, Mirua, Maixa eta Malakiasen artean sortu dute nagusiki eta bideoklipean Anje Duhalde, Bernando Atxaga, Josu Zabala, Roberto Moso, Neomak, Antton Telleria, Beñat Herdoil, Euskoprincess eta Borla bezalako sortzaileak ageri dira.

Ekainaren 4ean eskainiko dute lehenengoz zuzenean, Bilboko Kafe Antzokian antolatu duten jaialdian. Bertan, “betoa” salatu eta aldarriarekin bat egin duten kulturgileen zerrenda aurkeztuko dute.


Jai herrikoiak kanalean gehiago
2026ko otsailaren 19
Itzaletik Argira
Itzulera (1979)

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.