argia.eus
INPRIMATU
Txiokatu zure tesia 6 mezutan LEHIAKETA azaroaren 20an
  • Euskal ikertzaileei izen-abizenak jartzea eta hauek egiten dituzten lanak gizarteratzea da helburu nagusia eta 160 ikertzailetik gora animatu dira erronkara orain arte antolatu diren hiru edizioetan.

Sustatu 2018ko azaroaren 23a

 

Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako Twitterreko lehiaketaren laugarren edizioa egingo da azaroaren 20an: “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” (#txiotesia4). Sei txiotan eta euskaraz laburtu behar da tesia eta sari bi banatzen dira: “Txiolari ulergarriena” (500€) eta “Txiolari originalena” (300€).

Nori zuzenduta:

  • Tesia orain egiten dabiltzan ikerlariei.
  • 2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztutako ikerlariei.

Arauak:

  • Parte hartzeko Twitter kontu publikoa izan behar da.
  • Tesia 6 txiotan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikerlarien parte hartzea .
  • Tesia edozein hizkuntzatan landua izan daiteke baina lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
  • Azaroaren 20an (asteartea) goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
  • Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, … mezuaren aurretik jarrita.
  • Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia4 traola.
  • Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
  • Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
  • Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
  • Testu osagarria edo dokumentu atxikiak ezin dira esteka bidez bideratu.
  • Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.

Txioen hautaketa:

  • Txiokatutako mezuak lehiaketa ondoren bistaratzeko gordeko dira.
  • Antolatzaileek gordetako parte hartzaileen txioak gainbegiratuko dituzte arauak bete dituzten edo ez ziurtatzeko.
  • Arauak bete dituzten txiolarien mezuak multzokatu egingo dira eta epaimahaikideei helaraziko zaizkie.

Albiste hau Sustatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.