Tximino emeei eta arrei jostailu berak gustatzen zaizkie

  • Tximino emeek eta arrek jostailu berak lehenesten dituztela ebatzi du ikerketa batek. Aurretik zeuden ikerketek ziotenaren kontrakoa da hori; eta gakoa testuinguru sozialaren eraginean egon litekeela iradoki dute ikertzaileek.


2023ko martxoaren 29an - 07:00

Biology of Sex Differences aldizkarian argitaratu dute lana. Orain arte, bi azterlanek (1,2) bakarrik ikertu dituzte tximinoek sexuaren arabera zer jostailu aukeratzen dituzten. Biek ere ondorioztatu zuten arrek nahiago dituztela “maskulinotzat” jotzen diren jostailuak (hala nola ibilgailuak), eta emeek nahiago dituztela “femeninotzat” jotzen diren jostailuak (panpinak, esaterako). Ikerketa horiek, ordea, tximinoak euren talde sozialetan zaudela egin ziren, eta horrek zaildu egiten du zehaztea desberdintasun horiek norbanakoen lehentasun errealak islatzen dituzten edo gizarte-dinamikek baldintzatuak diren.

Azterketa honetan, 14 makako (7 ar eta 7 eme) banaka aztertu zituzten, hainbat jostailu eskainita: jostailu “maskulinoak” (ibilgailuak), “femeninoak” (panpinak), neutroak (zoomorfoak ez diren jostailu gogorrak) eta anbiguoak (adibidez, ibilgailu zoomorfoak). Eta emaitza izan zen bai arrek eta bai emeek nahiago izan zituztela jostailu neutroak eta “maskulinoak”. Areago, sexuen arteko desberdintasunik handiena panpinekin izan zen: arrek gehiago jolastu zuten, emeek baino.

Emaitza horiek aurreko ikerketen guztiz kontrakoak dira. Ikertzaileen iradoki dute litekeena dela aurrez dokumentatutako sexu-desberdintasunak testuinguruak baldintzatutakoak izatea, eta zalantzan jarri dute jostailuen lehentasunen arteko sexu-desberdintasunek oinarri biologirik dutenik.

Azalpena Ana Galarragak, Hala Bedi irratian

Egoitz Etxebestek idatzitako artikulua izan du hizketagai Hala Bedi irratian Ana Galarragak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Eguneraketa berriak daude