Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zendu berriari omenaldia egingo diote igandean Donostiako Victoria Eugenia Klubean. Idazle eta herrigile antiguotarraren testuak irakurriko dituzte hemeretzi idazlek Bakarrik Nago Zerubiden –Leturiaren egunkari ezkutua eleberriko lehen esaldia– ekitaldian.
Hauek dira parte hartuko duten idazleak: Ana Urkiza, Harkaitz Cano, Joxe Austin Arrieta, Mikel Hernandez Abaitua, Ramon Agirre, Ibon Sarasola, Jokin Ansorena, Patri Urkizu, Beñat Sarasola, Koldo Izagirre, Arantxa Urretabizkaia, Rafa Egiguren, Fito Rodriguez, Joan Mari Irigoien, Juan Luis Zabala, Ramon Saizarbitoria, Hibai Iztueta, Dorleta Urretabizkaia, Iban Zaldua eta Mariasun Landa.
Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.
Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.
Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.
Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]