argia.eus
INPRIMATU
Txillardegik “Euskararen aldeko borroka” liburua kaleratu du
2004ko irailaren 06a
Hil honetan Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" idazle donostiarrak 75 urte beteko dituela eta, omenaldi bikoitza egin diote. Batetik, ostiralean (3) "Euskararen aldeko borrokan" izenarekin 1956tik hona Txillardegik euskararen inguruan idatzitako lanak bildu dituen liburua aurkeztu zuten. Bestetik, bihar (7), asteazkenean eta ostegunean hiru hitzaldi eskainiko dituzte idazlearen ibilbidea aztertuz. Markos Zapiain, Emilio Lopez Adan eta Pilartxo Etxeberria izango dira hizlariak.