argia.eus
INPRIMATU
TV3 legalizatu dute Ipar Katalunian
  • Ipar Katalunian ikusi ikusten zuten telebista katalanez, Frantziako Estatuak onartu egin izan duelako, baina ez legezkoa zelako. Orain bai, orain Frantziako Ikus-entzunezkoen Kontseilu Gorenak eta Frekuentzien Agentzia Nazionalak TVCren telebista kateak 37. katean kokatu ditu.

2012ko otsailaren 13a

Horrek esan nahi du Ipar Kataluniako biztanleek Kataluniako TV3, 33, 3/24 eta Super 3 telebista kateak ikusten segi ahalko dutela orain arte bezala, baina hemendik aurrera emisioak legalak izango dira. Ez da Frantzia hizkuntza gutxiagotuen aldeko politiketan lehen postuan ibiltzen den horietakoa, baina oraingoan keinu txikitxo bat egitea otu zaio. Ea Valentziako Gobernuak gauza bera egiten duen eta behingoz han ere TV3 lasai ikus dezaketen. Etxean ez gabiltza askoz hobeto, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ETB Nafarroan digitalean ikusteko azpiegiturak paratzea garestia dela esaten segitzen dute. Espainiako Gobernuak hari horri tiraka EAko militanteei zigor espedientea ireki die, baimenik gabe ETB ikusteko hedagailua paratzeagatik Erreniegan.