argia.eus
INPRIMATU
Turkia ordezkari politiko euskaldun eta katalanen kargugabetzeaz baliatu da etxeko errepresioa justifikatzeko
  • Kazetariek Turkiako Barne ministroari galdetu diote Kurdistango jazarpenak Europan eragin duen aztoramenduaz eta ministroak erantzun du Europar Batasunak ez daukala zer kritikatu Europar Batasunekoa den estatu batean ordezkari politikoak jazartzen direla eta ezer esaten ez duela. Espainiako Estatuaz ari zen.

ARGIA @argia 2019ko abuztuaren 26a
Ezkerretik eskuinera hiru alkate kargugabetuak: Mardin herriko alkate Ahmet Turk; Diyarbakır herriko alkate Adnan Selcuk Mizrakli; Van herriko alkate Bedia Ozgokce Ertan. Argazkia: Giza Eskubideen Behatokia.

Nazioarteko kazetarien galderak erantzuten ari zela hala justifikatu zuen Kurdistanen eragindako azken jazarpena. Horrela adierazi zuen Barne ministroak: “Ekintza bortitzik izan ez bazen ere, hamabi ordezkari katalan prozesatu zituzten orden konstituzionala suntsitzeagatik bortizkeria eta desobedientzia erabiliz”. 

Turkiako Gobernuak Herrien Alderdi Demokratikoko hiru alkate, Amed, Mardin eta Van hirietakoak, kargugabetu ditu PKKrekin harremana dutela argudiatuz eta alkatetzak Turkiako presidente Erdoganen Justizia eta Garapenaren Alderdiak hartu ditu. Udal Kontseiluetako HDPko kide guztiak atxilotu dituzte. Guztira 418 dira atxilotutakoak.