Tubacex eta Tubos Reunidosek jarduera eten beharko dutela dio Dekretuak, baina ate batzuk zabalik utzi ditu


2020ko martxoaren 30an - 06:41
Tubacexen Laudioko lantegiko artxibo irudi bat. / Aiaraldea.eus

Gauzak horrela, Tubacexeko zein antzeko fabriketako langileak (Tubos Reunidos kasu) ez lirateke lan egitera joan beharko. Dena dela, Alvaradoren hitzetan, dokumentuaren 4. puntuak "tranpa" egiteko aukera eman ahal die enpresetako buruei, "lan-txanda edo gutxieneko langile kopurua" ezartzeko aukera ematen baitie, "ezinbestekoa den jarduera aurrera eramateko". Araudiaren arabera, jarduera eta langile kopuru horiek "ohiko asteburu" edo "jai-egun" batean daudenak izango lituzke erreferentzia gisa. "Dokumentuaren azken puntuak ere ate bat uzten du zabalik", dio kazetariak, esentziala kontsideratu den beste edozein zerbitzu eskaintzea” ere baimentzen duelako: "Ikusteke dago Euskal Herriko patronalak azken esaldi horren anbiguotasuna baliatuko duen bestelako jarduera ekonomiko batzuk irekita mantentzen saiatzeko".

Zirriborroa vs behin betiko dokumentua

Ser irratiak Errege Dekretuaren zirriborroa plazaratu zuen, behin betiko doumentua buletin ofizialean argitaratu baino lehenago. Dokumentu horren arabera, 40 jarduera mota ziren funtsezkotzat hartzen zirenak. Horien artean siderurgia zegoen, eta hori baliatuta, Tubacexeko zuzendaritzak langileei gaur lanera ez joateko esan zien, Aiaraldea.eus-ek jaso zuenez. Egoera, baina, aldatu egin da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude