Tsunami urdina espainiarra besterik ez zen

  • CiU ez da Katalunia, baina atzoko hauteskundeen ondoren, bera da Kataluniaren antz handiena duena. Sekula, ezta Jordi Pujolen ondoz ondoko gehiengo absolutuen garaian ere, ez zuen CiUk halako ordezkaritza maila lortu.


2011ko azaroaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Salvador Cot.

Artur Mas Generalitateko presidentea da, Xabier Trias Bartzelonako alkatea da, eta Josep Antoni Duran Lleida estatuko hauteskundeen buruzagi garailea da. Ezbairik gabe, emaitza historikoak dira.

Baina, euforia pasata – Duranek hitz egin eta gero, zale konbergenteek “independentzia” oihukatzeraino-, errealitate gordina gelditzen da. Tsunami urdina benetan gertatu da, eta Espainia espainiarra bere aukera sendoenaren atzean, ezker historiko gutxien duen aukeraren atzean blindatzen saiatu da. Eta horixe da, ustez behintzat, Katalunia eta Espainiaren arteko harreman sistema berria proposatu behar duen Espainia. Politikan ez da ezinezkorik, baina elkar ulertze hori oso hurbil dago ezinezkotik.

Arrastoak laster izango ditugu. Artur Masek hitzarmen fiskal bidezkoagoa lortzen ez badu, bere agintaldia itxitako ebakuntza gelen eta irakasle haserretuen artean makalduko da. Eta denbora gutxi du.

Baina kontua da Kataluniakoa historikoa izan dela, eta, berdin, Valentziakoa. Errepublikaz geroztik lehenengoz, politikoki valentziarra den diputatu batek eserlekua izango du Kongresuan. Joan Baldovíurrundik datorren baina berria den herrialdearekin bat egiten duen berrikuntza da.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude