Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak
www.trafikoa.net web gunea jarri du abian. Apurka-apurka geroz eta eduki gehiago jasoko duen atari honetan, EAEko errepideetako trafikoaren unean-uneko egoera, obra eta istripuei buruzko informazioa, txirrindularitzak edo auto lasterketek eragin ditzaketen arazoak eta abar kontsulta daitezke. Bestalde, Herrizaingo Sailak telefono zenbaki bat ere jarri du gidarien zerbitzura: 902 112 088.