EHE

Topaketa internazionalistak eginen dituzte ostiral honetan Baionan, EHEk deituta

  • Bretainiako, Ipar Kataluniako, Korsikako, Okzitaniako eta Euskal Herriko ordezkariak egonen dira Baionako Biltxoko gunean, ostiral honetan 19:00etan. Larunbatean elkarretaratzera deitu dute, otsailaren 5ean epaituko dituzten EHEko kideei elkartasuna adierazteko.


2026ko urtarrilaren 29an - 16:29
EHEren elkarretaratzera deitzeko argazkia, Baionako auzitegi aitzinean ateratakoa. EHE
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herrian Euskarazek deituta, topaketa internazionalistak eginen dituzte ostiral honetan Baionako Biltxokon. "Kulturen erresistentzia eta erresistentzien kultura" gaia emanda ariko dira hausnarrean Bretainiako, Ipar Kataluniako, Korsikako, Okzitaniako eta Euskal Herriko hainbat aktibista. Topaketak biharamunean segituko du, 10:00etan, "frantses konstituzio linguizida" gogoeta-gai hartuta. Frantziako Estatuko hizkuntza autoktonoak gutxiengo egoeratik ateratzeko borroka elkarrekin eramateko deia luzatuko dute topaketa horietatik.

Bertatik Departamenduaren egoitzaren aitzinera joanen dira, otsailaren 5ean epaituko dituzten EHEko lau kideei elkartasuna adierazteko. Irailean buruturiko ekintza sinboliko batengatik epaituko dituzte: irailaren 27an, egoitza horren paretan Euskaraz bizi nahi dugu margotzeagatik. Euskarak ofizialtasunik gabe segitzen duenez Ipar Euskal Herrian, auziperatei euskaraz aritzeko aukera ukatzen zaie. Gehiegikeri hori salatu zuten abenduan, Baionako auzitegitik pasatako hainbat militantek.


EHE kanalean gehiago
2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.