Tokiko mugimendu ekologistak, gako biodibertsitatearen kontserbazio globalerako

  • Tokiko mugimendu eta talde sozioekologistak funtsezkoak dira biodibertsitatearen kontserbazio globalerako, Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Nazioarteko ikertzaile-talde batek egin du ikerketa, IPBES Aldaketa Eraldatzailearen Ebaluazioaren barruan, eta Ingurumen Justiziaren Atlasaren (EJAtlas) datuetan oinarrituta; eta adierazi dute, haietako askok aitortzarik jasotzen ez badute ere, industria kutsatzaileen aurkako tokiko borrokak kritikoak direla planetako biodibertsitaterik zaurgarrienak babesteko.


2026ko urtarrilaren 23an - 07:00
Eukalipto-plantazio bat. Simon Burchell
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azterketan ikusi dutenez, mugimendu horiek herri indigenak, nekazari-erakundeak, hiritar-taldeak, oinarrizko komunitateak eta tokiko gizarte- eta ingurumen-erakundeak biltzen dituzte, eta aurre egiten diete sektore ekonomikoek eragindako ingurumen-mehatxuei: meatzaritza, erregai fosilak, nekazaritza industriala, hondakinen kudeaketak…

"Oztopotzat hartu beharrean, kontserbaziorako aliatu zilegi gisa aitortzea proposatu dute"

Halaber, baieztatu dute mobilizazio horiek funtsezkoak direla biodibertsitatearekin lotutako nazioarteko helburuak lortzeko. Hain zuzen, nabarmen laguntzen dute Kunming-Montrealgo Biodibertsitatearen Esparru Globalaren (KMGBF) 23 helburuetatik 13tan; zehazki, ekosistemen babesera, lehengoratzera eta lurraren kudeaketa iraunkorrera bideratutakoetan.

Horrekin batera, ikertzaileek agerian jarri dute mugimendu horien herenak indarkeria, errepresioa eta kriminalizazioa jasaten dituztela. Ekintza errepresibo horiek bereziki gogorrak dira lehentasun handiko kontserbazio-eremuetan eta Hegoalde Globalean; batez ere, Afrikan eta Ameriketan.

Bukatzeko, ikertzaileek hiru puntu proposatu dituzte, mugimenduei laguntzeko eta haien eragina areagotzeko. Batetik, estatuek eta nazioarteko organismoek oztopotzat hartu beharrean, kontserbaziorako aliatu zilegi gisa aitortzea. Bestetik, mugimendu horiek indartzea, baliabideak eta laguntza-sareak eskainiz. Azkenik, ekintzaileak hobeto babestea, segurtasun-protokoloen bidez, eta giza eskubideak betearaziz. Izan ere, egileen ustez, mugimendu sozioekologistak aitortzeak, babesteak eta indartzeak haien gaitasuna handituko luke, pertsonen zein planetaren mesedetan.


Irakurri gehiago: Zientzia Ingurumena Ekologismoa
Zientzia kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 14
Izarrak ikusteko begiratokiak
Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan

2026ko abuztuaren 13
Hiriko basabizitza
Urubien atzetik

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (IV)
Santa Ana lurmuturrean, nondik? Itsaso aldetik...

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (III)
Izki Parke Naturalean, basoak eta nebulosak

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (II)
Erriberan eta Bardean, ortzimuga infinitua

2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...