Testua eta kontestua

  • Donostian astelehenean ospatu zen Aieteko ekitaldiko testua irakurrita mendiak sagua erditu duela esan daiteke. Esperantzak handiak direnean frustrazioa handiagoa izaten da, eta horrelakorik egon izan da ekitaldiaren inguruan: tantaka jende gero eta ezagun eta ospetsuagoa zetorrela ikustean, testuak gehiago argitu zezakeela zirudien, eta ez da horrela izan. Egon badago arrazoi nahiko honelako testu bat sakonagoa ezin daitekeela esateko.


2011ko urriaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Xabier Aierdi

Egia da; baina, egia da ere, ez digula ezer berririk esan. Honelako adierazpenak entzuten ohituta gaude, eta gehienez, testuari, zer edo zer errekonozitzekotan ikuspegi ezberdinek esan ohi dutena testu labur batean batu izana da.

Besterik da kontestua eta horretan jarri beharko ditugu testuak eman ez dizkigun itxaropenak. Errealitate azeleratu batean gaude, ETA bera, ezker abertzalea ere, urratsak ematera behartuta dago. Hori da kontestuak erakusten digun aspekturik garrantzitsuena, txisteetarako garaia amaitu dela, bakoitzak ematen dituen urratsak gainontzekoenekin bilbatuta daudela eta fase honetan nahi den dosifikazioaren zati bat baino ez dagoela norberaren esku. Kontestuak erakusten du, halaber, konpromisoak ez direla edonoren aurrean ziurtatu, ezin litekeela hain jende ospetsua txango baterako ekarri eta, alde batetik, Bake Konferentzia gisa aurkeztu ezin bada, bestetik, Bakerako bilkura bada.

Bakerako bilkura izango da premiazkoa den erabakia har dezaketenek hartzen badute. Gatazka politikoa eta biolentoa ez direla bat, batez ere biolentoan aritu direnek errekonozitu behar dute, gehientsuenok aspalditik bagenekien eta. Gailur honek gizarte osoa poztu egiten badu, batez ere ezker abertzalea bide politikoetan soilik aritzera konbentzitzen du.

Seguruenik hau idazten denetik irakurtzen denerako gertatuko direnekin, eszenatoki politikoa eraldatua egongo da, zenbait aditu eta pertsona informaturi lerro artean uler dakioke-eta ETAk baiezkoa emanez azkar erantzungo duela. Horrela izan dadila eta testuko lehen puntua bete dezala. Horrek kontestua berrelikatuko du, eta gero gerokoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2024-04-28 | Axier Lopez
Droneen gerra
Ehizaren fantasia desegiten denean

Las Vegas hiri ezagunetik ordubetera Creech-eko aire-base militarra dago basamortuaren erdian. 1950eko hamarkadan, Gerra Hotzean, ia mila leherketa nuklear "esperimentalen" lekua izateagatik ospetsu egin zen. Creechen koordinatu dituzte azken 20 urteotan AEBek mundu... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Turkiaren droneak, Kurdistanetik Tigray, Sahara eta Ukrainaraino

Droneen ekoizpena gorantza doan industria da, eta Turkia gerrarako droneen fabrikatzaile eta esportatzaile handienetakoa bihurtu da. Haien produktu izarra Bayraktar TB2 da. Modu autonomoan aireratu, lurreratu eta nabigatu dezakeen drone bat, baina giza operadore baten mende... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Droneen aita sionista

1950eko hamarkadan, AEBetako armada droneak erabiltzen hasi zen gatazka guneetan zaintza eta errekonozimendu misioetarako. 1994ko uztailaren 3an izan zen Predator dronearen lehen hegaldia, armatuta egon gabe. 1995eko uztailean, Predatorrek Balkanen gainetik egin zuen hegan... [+]


Eguneraketa berriak daude